HIZPIDEA: Musika gure herri eta hirietako plazetako protagonista da festetan, zer dute berezi musika jaialdiek?

Inguruan antolatzen ari den jaialdi pila ikusita, Galdera datorkigu burura,  musika krisian dago?  Inoiz baino festibal gehiago izango da Euskal Herrian ekainetik aurrera. Bizkaian sortu berri diren bi jaialdi gehitu  behar zaio zerrenda luzeari, Sondika Legens music eta Mundaka festibala. Fenomeno hutsa dira jaialdia edo aisialdi modu berria moduan betirako geratuko dira gure hiriburuetako programazioan. Instituzioek ahalegin handiak egin dituzte hauek bultzatzen, Espainiako Musika Promotoreen Elkarteak egindako txostenaren arabera, 2015ean 402.312 ikusle joan ziren Bizkai, Araba eta Gipuzkoan egin ziren musika festibalen batera. Bizkaiko  BBK Live eta Bime Live, eta Arabako Azkena Rock Festival jaialdien artean 168.481 ikusle bildu zituzten. Iaz  BBK Livek, 120.000 ikusle erakarri zituen, Bilboko hotelen %94a bete du. Datuen arabera, guztira 20 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du. Iritzi ezberdinak jaso ditugu Euskal Herri Zuzenean jaialdiko antolatzaileak, Begiz Begi taldea, June Calvo ikerlaria eta kalean topatutako pertsonak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Brexit-aren ondorioak aztergai Argia astekarian (Argia 2515)

ol. Uzt 8 , 2016
Astero legez Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariak ekarriko dituen gaiak aurreratu dizkigu. Azalean Brexit-ari eman diote ‘ Berxita ekaitz perfektua iritsi da Europara’. Referendumak ekarritako ondorioak hainbat ikuspegitik aztertu dituzte. Bestetik Hitzargiak jardunalditako laburpena jaso dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160708_lander_Arbelaitz_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak