Durangoko Erraldek, EHNE-Bizkaia eta Bizkaiko harakinekin laguntzarekin, “Bertako okela bertan kontsumitu” kanpaina abian jarri berri du. EHNEko Eneko Egibarrek kontatu digunez helburuak bertako kalitatzeko produktuen alde egitea eta abeltzainei prezio duinak ordaintzea dira. Foru Aldundiari dei egin diote kanpaina lagun dezan, baita jatetxe eta ostalaritzan diren enpresei ere. Duela gutxi hiru behi sakrifikatu dituzte Erralden eta Bizkaiko hainbat haragidendekin harremanetan daudela esan digu Enekok.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.