Kanterri euskarazko kantagintzaren inguruko ikastaroa

Kanterri ikastaroa aurkeztu digu gotzon Barandiaranek, Uztailaren 11n eta 12an Oiartzunen izango dena.  Euskarazko kantagintza aztertu eta hura sustatzeko baliabideak eskaintzea du helburu. .Bi egunetan  sei hizlari ariko dira estreinako aldian: Fermin Etxegoien idazle eta kazetaria, Anari Alberdi musikaria, Itxaro Borda idazlea, Ihintza Orbegozo musika kritikaria, Imanol Epelde musikari eta irakaslea, eta Jon Maia bertsolaria. Izena emateko epea zabalik da jadanik: ekainaren 24ra artean gorde ahalko da lekua, www.labur.eus/kanterri helbidean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko Taldekako bertsolari txapelketaren azken kanporaketa

og. Eka 2 , 2022
Bizkaiko Taldekako bertsolari txapelketaren azken kanporaketaz gozatu dugu gaurko POTTOn. Arrigorriagan izan zen, eta kantuan aritu ziren POTOJORRI, KANTAKUNE eta TAKETA LEZ! taldeak; Bilbo-Deustu, Gernika eta Mungiako taldeak. Hamaika bertsolariren lana, Arrigorriagan zehar egindako hiru geldialditan. Epaileen + entzuleen puntuazioek erabaki zuten talde irabazlea zein izango… eta gernikarrak garaile izanda, […]

Honekin lotuak