Gaur, hilaren batean, hasiera eman diogu 2009-10eko ikasturteari eta lehen Solas Inguruan Bilbo Hiria Irratiak dituen asmo, nahi eta beharrak kontatu dituzte Jabi Lauzirikak, Xabier Monasteriok eta Mieltxo Monfortek. Goizean 2 ordu ta erdiko Ibaizabal magazinea izango da, 9etan hasita eta atal berri batzuekin. Gure asmoa da eguerdiko ordu biak arte programazioa luzatzea. Arratsaldean, aldiz, ohikoez gain irratsaio berri pare bat laster izango dugu, eta beste euskal irratirekin ditugun akordioei esker berrikuntzaren bat ere espero dugu.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.