Sutargi Gazte Asanbladak asteak zeramatzan Errekaldeko erdigunean dagoen industria-nabe batean gaztetxe proiektu berria martxan jartzeko lanean. Nabeari dagokionez, 20 urte baino gehiago zeramatzan erabilerarik gabe.Goizaldean, Ertzaintzaren dispositibo handi batek espazioa indarrez hustu du, aldez aurretik inolako jakinarazpenik egin gabe. Asanbladak salatu du ez zaiela utzarazteko agindua jakinarazi eta, ondorioz, ez dutela defentsa-eskubidea bide judizialean baliatzeko aukerarik izan. Gazteek hainbat hilabetez dinamika ezberdinak antolatu dituzte, eta ekimenaren bidez auzoko gazteentzako aisialdirako, sozializaziorako eta antolakuntza politikorako espazio baten beharra mahai gainean jarri nahi izan dute.
Deskargatu hemen.

