ARTEKALEKO KRISEILUA: Bi erakusketa Bilbon eta umore azoka bat Leioan

LizariturryOhi bezala, Bilbon egun hauetan bisita daitezkeen erakusketen gainean egin du berba Ismael Manterola EHUko arte adituak. Alde batetik, Marzana Espazioan dagoen Blamiren marrazkiena. Jose Antonio Iglesias Morenok CVCE lelopean (“bizitza aldaketa- estilo aldaketa” gaztelaniaz) zenbait marrazki bitxi erakusten dizkigu. Marrazki horietako asko grafiti mundutik gertu daude. Bestetik, Colon XVI aretoan Carlos Lizariturryk erakusgai jarrita dituen eskulturak aipatu ditu Ismaelek. Saioaren bigarren atalean, Ana Lopez Asensiok, Leioako Udalaren Kultura saileko arduradunak, ekainaren 1etik 4ra bitartean bertan izango den Umore Azoka aztertu du zehaztasunez. Aipatzekoa da egun horietan 46 konpainia arituko direla bertan, horietarik 17 Euskal Herrkoak izanik. Saioa deskargatu bahi baduzu, egin KLIK.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM: 54. saioa: blogs&beers 3.0 eta Sototik Tusurirekin

ar. Mai 30 , 2006
Blogs&beers blogarien topaketa berri bat daukagu asteon. Ostiralean Larrabetzuko gaztetxean batuko gara zenbait euskal blogari. Aitzakia hori hartuta, berbetan aritu gara Sergiorekin, larrabetzuar linuxzalearekin. LarraB&Btzu izendapenarekin 3. topaketa honetarako gonbitea luzatu digu berak. Ostean, beste blogari eta musika sortzaile bat izan da gure irrati emankizunean: Oier Iruretagoiena, Tusuri. Sototik saioa […]

Honekin lotuak