Pasa den igandean, erreportaje luze bezain mamitsua agertu zen Berria egunkarian Ate errotak (birakariak) aztertzen. Afera ezaguna da: politikari batzuk, momentu batean, politikatik eta instituzioen agintaritzatik enpresa pribatuetara pasatzen dira. Azterketa EAEn eta Nafarroa Garaian zentratu da eta Mikel Peruarena, erreportaje horren egileetako bat, izan dugu gurekin. Izen ezagun batzuk agertzen dira, baita hain ezagunak ez direnak ere, eta kasu askotan, enpresekin zer ikusia ez dutenak.
HIZPIDEA: Ate erroten (birakarien) afera aztertu du Mikel Peruarenak

