Hor dago ideia: Eskualdeko Garapen Iraunkorrerako elkarte bat sortu nahi dute Busturialdean. Horretarako, zenbait elkarte desberdin bildu dira, eta data jarri dute lehen bilera egiteko, datorren larunbatean hilak 30. Hortik aurrera, urratsez urrats, 5 urteko epea hartu nahi dute sektore desberdinek elkartzeko, Iratxe Arriolak kontatu digunez.
HIZPIDEA: Eskualdeko Garapen Iraunkorrerako elkarte bat sortu nahi dute Busturialdean
