Dudarik ez da Muriel Casals izan dela Kataluniako gizartegintzan eta politikagintzan azken urteotan sortu den pertsona gailen eta eraginkorrenetako bat, subiranotasuna erdiesteko lanari dagokionez, batik bat. Zoritxarreko istripu baten ondorioz hil delarik, gaurko irratsaioan haren ibilbide sozial eta politikoaren une garrantzitsuenak oroitarazi nahi izan ditugu ANC Kataluniako BIltzar Nazionalaren Euskal Herriko Ordezkaritzaren kide den Fermí Rubiraltaren laguntzaz.
HIZPIDEA: Muriel Casals oroitzen

One thought on “HIZPIDEA: Muriel Casals oroitzen”