HIZPIDEA: Kataluniako aktualitatea

Hamabostean behingo ohiturari segida emanez, Hizpidea irratsaioan Aritz Galarraga kazetariarekin jarri gara harremanetan, hamabostaldi honetan Katalunian izandako gertaera nagusiak komentatzeko xedeaz. Bertan argitara ateratzen diren egunkarien irakurketa oinarri harturik, hiru gai nagusi aipatu dizkigu Haritzek: lehenik, Lluis Llach Gasteizko seme kuttuna izendatzeko zegoen egitasmoaren inguruan sortu den polemika eta azkenean nagusitu den ezezko erabakiaren zergatiak; bigarrenik, Muriel Casals politikari ezagunaren heriotzak esparru guztietan sorrarazi dituen erreakzioak; eta, azkenik, Bartzelonako Udalak antolaturiko sari emate batean olerki ustez “iraingarri” baten irakurketak alderdi eta elkarte kristauen artean piztu duen haserrea.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Eboluzioaren teoriaren oinarriak

og. Ots 18 , 2016
Kepa Altonaga biologian doktorea eta zoologian aditua dugu. Baina dibulgatzaile porrokatua ere badugu bera. Darwin geurean izeneko liburuan, esaterako, eboluzioaren teoriaren nondik norakoak azaldu zituen ezin argiago. Hain zuzen ere, liburu horretaz baliaturik, gaurko elkarrizketan Charles Darwinek hautespen naturalaren bidezko eboluzioaz emandako funtsezko gakoak jarri dizkigu agerian, teoriaren bost egitateak […]

Honekin lotuak