Asteak bata bestearen hurren igaro dira lagun andana bat Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka protesta egiteko bildu zirenez geroztik eta herritarren bat-bateko eta berezko mugimendu hori, apaldu ordez, handituz joan da poliki-poliki. Eta, egia den bezala esateko, bidean oztoporik ez zaie falta izan, mugimendu honetako kide den Maddik adierazi digunez. Unean-unean udaltzaingoaren eta ertzaintzaren kontrola eta errepresioa izan dituzte eta behin eta berriz ordezkatu behar izan dituzte kendu zaizkien materialak. Halaz ere, Maddik esan duenez, eurek orain arte eman dituzten erantzun guztiak bakearen bidetik etorri dira modu eredugarri batez. Ekimen hau orain hiriaren erdigunetik auzoetara eta beste herri batzuetara hedatzen ari da.
Deskargatu hemen.