Bilboko Hiri Antolaketarako planak beste urrats bat eman du eta informazioa fasean sartu da. Udalak 1500.000 InfoBilbao eskuorri berezi banatuko dira. Gaur hiriko 8 barrutietako udaltegietan AurreraGuneetan (informazio-puntuak) hasiko da Bilbao Aurrerago! Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren Berrikuspenaren prozesuaren jarduera. Asier Abaunza Hiri Plangintzako zinegotziak aurkeztu du Bilboko udalean parte hartze prozesua eta honen garrantzia azpimarratu digu. Bestetik, hiri antolaketa plan orokorrak zer diren ezagutzeko asmoz Unai Fernandez de Betoño arkitektoa gonbidatu dugu.
Bilbon ia 350.000 biztanleko udalerria izan arren, ia 1,5 milioi biztanle barne hartzen dituen hiri baten erdigunea dela esan daiteke. Azken urtetan hiriaren paisaia ikaragarri aldatu da, eta datozen urteetan bide horretatik jarraituko du. Hiri Antolaketako Plan Orokorra herri batek bere etorkizuna antolatzeko duen tresna nagusiena da.