Irati Majuelok “Hiria gure oinetan. Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan” aurkeztu digu

Irati Majuelorekin batera bere azken lana izan dugu hizpide “Hiria gure oinetan. Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan” (Susa, Lisipe 17). Bost emakumezko protagonisten eskutik ,Arantxa Urretabizkaiaren, Ramon Saizarbitoriaren, Sonia Gonzalezen, Uxue Alberdiren eta Irati Elorrietaren ahotsetatik, hiriari beste era batean begiratzeko gonbita egiten digu: gorputz susmagarrietatik, desiratik, zaurgarritasunetik, laguntasunetik. Irati Majuelo literatur ikerlaria eta irakaslea da, Bere tesi akademikoan euskal eleberrigintzaren irakurketa feministak jorratu zituen, baina liburu berria ez da tesiaren egokitzapena, baizik eta saiakera bat: akademiatik harago, pentsamendua eta irakurketa literarioa hurbildu nahi dizkie irakurleei. Bilbon Zirikan aurkeztuko du liburua Urriak 29an arratsaldeko 19:00etan Itsaso Larramendirekin batera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Danele Sarriugarte idazlearekin "Beste zerbait" eleberriaz

az. Urr 15 , 2025
Danele Sarriugarte idazlea dugu gurekin, literaturan dagoeneko hirugarren lana argitaratu du. Erraiak eta Azala erre ondoren, oraingoan Consonni argitaletxearen eskutik plazaratu du Beste Zerbait. Itzultzailea ere bada eta asko dira euskarara ekarritako lanak. Eleberria “queer eta mutantea” bezala aurkeztu dute, erresistentzia ariketa literario gisa, eta txatal desberdinen bidez ahots ugari […]

Honekin lotuak