Munduenea hamar ipuinek osatzen dute. Umeei zuzenduta daude, eta munduko kultura eta hizkuntza ezberdinetakoak dira. Ipuinen egileak denak bizi dira gure artean, eta horixe da helburua, euskararen bitartez kulturen arteko zubia egitea. Kulturartekotasuna eta hizkuntzen arteko elkarbizitza aldarrikatu nahi da ariketa praktiko baten bidez. Labayru fundazioak aurkeztu berri du Munduenea Munduko ipuinen etxea, Igone Etxebarriak aurkeztu dizkigu. Ipuin guztiak hizkuntza bitan ematen dira aldi berean, euskaraz eta jatorrizko hizkuntzan. Eta irakurtzeko ez ezik, entzuteko euskarria ere bertan dute. Hauek dira: arabiera (Aljeria), errumaniera, frantsesa (Frantzia), galegoa, katalana, portugaldarra (Brasil), txinera, urduera (Pakistan), wolof (Senegal), eta jorubera (Nigeria).
Deskargatu hemen.