SOINUGELA: Leonard Cohen, Bordaxuri, Leon Russell

Gaurko Soinugelari hasiera eman dion “Urrezko Katantua”, Leonard Cohenen “So long Marianne” izan da. Marianne Ihlen argazkilari norvegiarra, bidelagun eta inspirazio iturri ezezik, Cohenen bikotea izan zen. Haren heriotzak hedabideetan oihartzun handiegirik izan ez zuen arren, Lehonard Cohen baino hil gutxi batzuk aurretik zendu zen leuzemiak jota. Hunkigarria izan zen Marianne berari hil haurretik  Cohenek idatzi zion gutuna. Kanadiarraren hasierako lanetako pare bat kantu entzun ditugu:

Bird On the Wire

That’s No Way To Say Goodbye

Bigarren zatian, Ruper Ordorikaren Martin Larralde kantua entzun dugu. Joseba Sarrionandiak idatzitako izen bereko olerki ezaguna (Hnuy illa nyha majah yahoo) musikatu zuen Ordorikak, eta  olerkiak Martin Larralde, Bordaxuri bertsolariaren bizitzan du oinarria. Haren zorigaitzaz idatzi zuen, askoz lehenago, Bordaxurik berak edo, seguraski bere garaikide eta kartzelakide zen beste bertsolari batek Galerianoaren kantua izeneko bertso sorta apokrifoan. Guk Mattin bertsolariaren ahotsean entzun dugu.

Jarraitzeko, berriki zendu den Leon Russell handiak egindako edo ta ekoiztutako zenbait  kantu gozatzeko parada izan dugu:

– Delta Lady

– Mr.Tambourine Man (live)

– Jumpin’ Jack Flash (live)

– Stranger in a Strange Land

– Georgia in My Mind

John Coltranen “A Love Supreme” maisulanaren lehenengo zatiarekin eman diogu amaiera gaurko Soinugelari.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #203

ol. Aza 18 , 2016
Aste honetan, Bilbo Hirian grabatutako saioan, hurrengo zatikizun digitalaren aurrerapena egiten dugu, Facebook eta WhatsApp arteko datuen partekatzeari utzi diotela iragartzen dugu eta kanon digitalaren indargabetzea komentatzen dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. Deskargatu hemen.

Honekin lotuak