IBAIZABAL: Bizkaiko egoitzetako langileek greban eta mobilizatzen jarraitzen dute 72 greba egunen ondoren

Bilboko kale nagusian azken egunetan goiz zein arratsaldez entzun ditugu Bizkaiko zahar etxeetako langileak, kale nagusian diputazioa aurrean. Langileek mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute ostegun honetan, beren aldarrikapenak errespetatu ezean. Langileek lan-baldintza duinak eskatzen dituzte, baita lan karga arintzea ere. Langileek 72 egun daramatzate greban.Akordioa sinatu arte manifestazioei eutsiko dietela iragarri dute langileen ordezkariek. Greba ostiral honetan, urtarrilak 6, bukatuko dela gogorarazi ostean, aldarrikapenak errespetatu ezean Bizkaiko zahar-etxeetako langileak mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dutela jakinarazi du Ander Akarregi  ELAko ordezkariak, lan gatazka konpontzeko akordioa sinatu arte.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bilbon euskara ikasteko hamaika aukera

og. Urt 5 , 2017
Urte berriarekin batera asmo berria etortzen dira, asko izaten dira jendearen asmo onak: erretzeari uztea, kirola egitea, osasuntsuago jatea… baita euskara ikastea ere. Urtarrileko lehen egunak izaten da aukera euskara ikasteko matrikulazio kanpaina abian jartzen da euskaltegietan. Eskaintza ezagutzeko asmoz hiru euskaltegi ezagutu ditugu, Gabriel Aresti euskaltegia, Bilbo Zaharra euskaltegia […]

Honekin lotuak