Indarkeria matxistarekin bukatu gure gorputz eta lurraldeen burujabetza aldarrikatu du Emakumeen mundu martxak

Larunbatean Feministon Herria egunarekin bukatu dira Emakumeen mundu martxaren nazioarteko topaketak. Nazioarteko Idazkaritza berria aurkeztu dute. “Denak libre izan arte” lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Emakumeen Mundu Martxak. Aipamen berezia egin diete bertan egoterik izan ez dutenei: “emakume presoei, errefuxiatuei, etxeko langile…” Goizetik hasita, egun osoko egitaraua antolatu dute Feministon Herrirako. Gatazka politikoetan eta bakegintzan generoak duen eraginaz hausnartu dute, mahai-inguruan; bazkaritarako, 400 kide baino gehiago elkartu dira, eta kantaldiaz eta musika emanaldiez gozatu dute bazkalostean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kaleak betetzeko dei egin du Piztu Bilbo Itzali MTV mugimenduak

al. Urr 29 , 2018
Piztu Bilbo itzali MTV plataformak agerraldia egin du, MTV music week hastera doan egunean. 11 botxo egunean esan bezala bi bizi eredu eta bi mundu talka egiten ari dira, alde batetik haiek daude, Oligarkia vasco españolaren ordezkariak EAJ, Iberdrola , bbk… eta MTV kultura bultzatzen dabiltzanak eta hiritarren gorputza merkantilizatzen […]

Honekin lotuak