Durangoko Atara Zarata antzerki taldeak ,ostiralean Bilboko Pabiloi 6an “Eingo al deu’” antzezpen berria aurkeztuko du. Kepa Gallegoren testuan oinarritutako antzezlana da. Euskal sexualitatea aitzakia hartuta, bidaia ludiko sexual batera gonbidatzen gaitu obrak. Egia ote da kontatu diguten guztia? Egia al da euskaldunok ez dugula egiten? Zer da aurreiritzi eta zer errealitate? Galdera horien erantzun guztiak obran zehar aurkituko ditugu. Gazteentzako obra euskaldun zein ganberroa, sexuaz eta euskaraz ,hainbat euskalki uztartuz. Markel Ganboa, Iker Villa, Peio Velasco, Iker Garate, Yeray Gomez, Iratxe Urkiaga eta Ane Moreno izango dira taula gainean Julene Bernaolak zuzenduta.
Deskargatu hemen.