Erein argitaletxeak haurrentzako bi album aurkeztu berri ditu. Betetik “Laino txiki, egizu negar poliki” album ilustratua, Monika Arratibelek eta Xabi Etxanizek sortutakoa. Nork bere burua onartu eta besteak errespetatuz, elkarrekin koloretako mundu bat sortzea amesten duten lagunen gora beherak. Whatsapen eginiko lana dugu, itxialdian eginikoa, hasierako helburua Monikak ikasleei kontatzeko ipuina iza zen. Testuingurua pandemia izanik ipuinak gaurkotasun handia gordetzen duela azpimarratu dute Bigarren “Xomorro lapurra” album ilustratua da, Irati Garmendiak eta Ane Arzelusek sortutakoa. Xomorro lapurra bularreko minbiziari buruz hitz egiten duen ipuina da. Familientzat lagungarria izango den baliabide baten modura sortua izan dena.
Deskargatu hemen.