Tripontzia urte berriko saria euskal komunitatea bere osotasunean aintzat hartzen duen zozketa

Gure Esku Dago eta Kontseiluak elkarlanean Tripontzia Urteberriko Saria aurkeztu dute. Euskal Herri osoan egongo da salgai Tripontzia. Bilbon, hainbat lekutan eskura daiteke dagoeneko. Paul Bilbao eta Angel Oiarbide Kontseiluko eta GEDko bozeramaileek azpimarratu dute epe luzera begirako proiektu honekin “eredu berri bat” sortu nahi dutela. Hain zuzen, lurraldetasuna eta euskal komunitatea bere osotasunean aintzat hartzen duen formatu honetako lehen zozketa da. Billeteen diseinuan ere ikus daiteke hori, zenbaki bakoitzeko zortzi serie, eta euskal lurraldetasunari lotutako zortzi ilustrazioetan. Elkarlanean sustatu dute proiektua bi eragileek. 60.000€-ko sari nagusia eta 6.000€-ko zazpi banatuko dituzte urtarrilean. Euskal Herri osoan egongo da salgai.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal Herrian bizi diren katalanek nola bizi dute egoera?

ar. Ira 26 , 2017
Kataluniara begira jarri gara, Euskal Herrian bizi diren Katalanak, nola ari diren bizitzen handik iristen diren albisteak ezagutzeko. Pili Alvarez izan da lehenengo gonbidatua. Duela hamar urte bizi da Euskal Herrian. Errusiar mendi emozionala izaten ari da, sentimendu kontrajarriak ditu azken egunetan. Pili oso pozik bizi da Euskal Herrian baina […]

Honekin lotuak