Larunbatean Bolintxuren aldeko manifestazioa egingo du Supersur Handitzeari Ez plataformak

‘Proiektua geldi dezakegu oraindik’ lelopean, kautela-neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute, epaitegiek erabakia hartu arte. Dagoeneko hainbat habitat suntsitu dituen, baita auzitegietan helegitea jarria duen plan honen inguruan Bizkaiko Aldundiak duen sekretismoa salatu du elkarteak. Plataformako kidea den Manuk azaldu dizkigu orain arte egindakoak eta aste honetan deituriko mobilizazioak. Bilbo inguruko eremu natural garrantzitsua da Bolintxu, eta kontra azaldu direnek uste dute lanek kalte handiak sortuko dituztela inguru hartan. Plataformak gogorarazi zuen egitasmoaren ingurumen eraginaren adierazpena 2017an iraungi zela. Horren aurkako helegitea aurkeztua du epaitegietan, eta hura ebatzi arte lanak etetea nahi du.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

M8: Bilboko kaleak feminismoz betetzera dei egin dute

az. Ots 26 , 2020
Gaur goizean Bilbo feminista saretzen plataformak  Martxoaren 8an kalera ateratzearen deia egin du. Aurten Euskal Herrian ez da greba deitu baina azpimarratu dute  Borroka feminista beharrezkoa dela, gaur duela urtebete bezala, Bilboko kaleak feminismoz bete ditugu.  Greba feminista emakume langileak antolatzeko bitarteko bat gehiago da, ez da helburu bat, beste […]

Honekin lotuak