Kataluniara begira jarri gara, Euskal Herrian bizi diren Katalanak, nola ari diren bizitzen handik iristen diren albisteak ezagutzeko. Pili Alvarez izan da lehenengo gonbidatua. Duela hamar urte bizi da Euskal Herrian. Errusiar mendi emozionala izaten ari da, sentimendu kontrajarriak ditu azken egunetan. Pili oso pozik bizi da Euskal Herrian baina oraintxe Katalunian biziko litzateke eta prozesuan buru belarri ariko litzateke parte hartzen eta noski bozkatuko luke. Sare sozialetan zabaltzen ari diren gezurretako mezuekin kontuz ibili behar dela kontatu digu. Gaur egun Euskal herrian erroldatuta dagoenez ezinezkoa du bozkatzea. Pozik dago herria kalean dagoelako eta herriak duen indarra argi azaltzen ari delako. Ondo informatzeko Kataluniako hedabide publikoak jarraitzea aholkatu digu TV3 eta Catalunya Radio.
Deskargatu hemen.