Gaurko saioan tabu batez jardun dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin: heriotzaz. Bere lanbidean, zorionez, heriotzarekin harreman naturala du, eta ez bilatu esaldi horretan umore beltzaren arrastorik, zaharrekin lan egiten baitu. Frakasatua sentitzen ote da horregatik? Ez. Beste paziente mota batekin lan egitean darabilgun txantiloia aldatu behar izaten dugu, hori bai, besteekin helburua gero eta hobeto egotea bada ere, zaharrekin ez da horrela izaten. Pertsona nagusiaren berezko bilakaera da gero eta ahulago egotea. Aldatz behera hori ahal denik eta leunena eta luzeena bihurtzea izango da gure lana, baina maldaren amaieran beti egongo da heriotza. Azken momentu hauek errespetuz, maitasunez, eta, zergatik ez, alaitasunez, bizitzen baditugu, gure konpainiaren berotasunak heriotzaren bakardade handia arinduko du.
Deskargatu hemen.