Ibarrekolanda instituko batxilergo artistikoa arriskuan dagoela salatzen hainbat protesta egiten ari dira. uzteko. Martxoaren 21ean ikastetxera bertaratu ziren Eusko Jaurlaritzako hezkuntza-ordezkariek jakinarazi zieten Txurdinagara eramango dutela batxilergo artistikoa. Hezkuntza-komunitatea, oro har (ikasleak, gurasoak eta irakasleak), erabaki horren aurka agertu da. Ez ikasleek, ez irakasleek ez dute Txurdinagara mugitu nahi, ikasleentzat hain ingurune aproposa lortzeak denbora eta ahalegin handia kostatu baitu. Inork ez du ulertzen zergatik aldatuko duten dagoeneko funtzionatzen duen eta hezkuntza-komunitate osoari gustatzen zaion zerbait. Roberto izan dugu gurean, egoeraren berri emanez eta ikastetxean eginiko lan osoa azalduz.
Deskargatu hemen.