Lau bat urte dira atal honetan kolaboratzen duela   gaiak ez errepikatzearren, fisioterapiaren alde ezezagun askori buruz berba egin dugu: kardiologia, pediatria, digestioa, immunitate sistema… Hala ere, entzuleren baten iruzkin bat jasotzean («ia berba egiten dozun lepoko kontrakturen inguruan: estresa,  konturatu gara oinarri-oinarrizko gai batzuk oraindik ukitu ere ez ditudala egin. […]

Gaurkoan ikasturteko azken kolaborazioa egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Uda ostean izaten den min baten inguruan mintzatu zaigu Zerbikaletako zartakoaz. Batzuetan, bizkarrezurrak sigi-saga mobimendu bortitzak jasan behar izaten ditu; trafiko istripuak, atxilotze-inkomunikazio aldiak… kasu tipikoak izaten dira, esate baterako. Halakoetan momentuko beroaldian ezer gutxi igartzen bada ere, minak ordu batzuetara […]

Gaurko saioan tabu batez jardun dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin: heriotzaz. Bere lanbidean, zorionez, heriotzarekin harreman naturala du, eta ez bilatu esaldi horretan umore beltzaren arrastorik, zaharrekin lan egiten baitu. Frakasatua sentitzen ote da horregatik? Ez. Beste paziente mota batekin lan egitean darabilgun txantiloia aldatu behar izaten dugu, hori bai, besteekin […]

Gaurko saioan pazientearen jarreraren inguruan mintzatu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Kirola egitea izango litzateke onena, eta hori ezingo balitz, profesional baten kontsultara jotzea. Baina kasu batean nahiz bestean, oinarrizkoa den helburu bat dago: norbere burua zaintzen ikastea. Kontuan har dezagun, batzuek oraindik hala sinesten duten arren, minak ez dituela “haize […]

Gaurko saioan Oier Gorosabel antzina begira jarri zaigu. Lehenagoko bizimoduaren balioak gogora ekarri dizkigu, zaharren patxada, elikagai naturalak, kutsadura elektromagnetiko eza… Atzera begira jarrita konturatzen da, gauza on asko ere bazeudela , gaur egun erabiltzeko modukoak. Besteak beste, osasunaren autogestio maila altua. Eskura zituen erreminta guztiei etekinik handiena ateratzen  zioten, […]

Astero osasun aholkuak ekarriko dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Gaurko irrati tartean antsietatearen inguruan mintzatu gara. Zuetako zenbatek izaten du ezinegona, sabelean korapilo sentsazioa, lorik egin ezina, azaleko arazoak, bihotzeko taupadak, haserre erreza… edo dena batera? Norbere osasuna zaintzen ikasteko prozesuan, ezinbestekoa da gure nerbio sistemaren funtzionamenduaren ideia orokor bat egitea. […]