MUSIBLA #61: Bunbury, The Lemon Twings, Sofiane Saidi, Niña Coyote Eta Chico Tornado, Lucy Dacus

Iepa! gaurko saioa irekitzeko Enrique Ortiz de Landazuri Izardui aukeratu dugu. Nor den galdetzen duzuenontzat esan dezagun askoz ezagunagoa dela Bunbury ezizenez, Heroes del silencio talde arrakastatsuan abeslari ibili zen eta gero 90eko hamarkadaren amaiera aldean bakarkako bideari ekin zion. Gaur Flamingos diskotik aukeratutako bi abesti ekarri ditugu. Hurrengo taldea The Lemon Twings izango da D’Addario anaiek sortutako talde honetan eragin asko sumatzen dira, hasi Queen taldearekin segi Genesis taldearen Supper’s ready diskoaren sonoritatearekin eta buka Zuider Zee taldearen psikodeliarekin. Gaur euren azken diskotik (Go to School) bi abesti aukeratu ditugu. Sofiane Saidi Aljeriako musikariak Afrika iparraldeko musika tradizionalak nahasten ditu sonoritate okzidentalagoekin eta emaitza oso dantzagarria lortzen du. El Ndjoum diskoa kaleratu du azken egun hauetan eta bertatik bi abesti entzungo ditugu. Jim James musikaria ezaguna da My Morning Jacket taldekidea delako baina bakarka ere zenbait disko kaleratu ditu, hala nola gaur aukeratu duguna Uniform Distortion 2018an kaleratutakoa. Niña Coyote Eta Chico Tornado disko berria kaleratuko dute AitzStar izena izango duena eta aurrerapen gira abesti bat ezagutarazi dute, kantu hori entzungo dugu hemen. Bukatzeko Lucy Dacus bere bigarren eta azken diskoarekin ekarri dugu. Historian izena du diskoak. Ondo segi!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maialen Lujanbiok irekiko du Gutun Zuria jaialdi, Bertsolaritza eta artearen harremanaz jardungo du

ar. Api 2 , 2019
Gaur abiatuko da Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia Azkuna Zentroan. Maialen Lujanbiok egingo du lehenengoetako hitzaldia: solasaldi bat egingo du bertsolaritzak inguruko artearekin duen harremanaz. Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea tituluak jaialdi honek duen helburua hartzen du. Lehen zatiak Aldous Huxleyren saiakera du abiaburu, Huxleyk […]

Honekin lotuak