Azkuna Zentroak, ‘Irudikatutako hiria. Zinemaren bidez hiri bat eraikitzeko saioa’ Zinematekako zikloa eskainiko du, maiatzaren 15etik uztailaren 4ra arte. Beraz, ‘Zinemaren historiako 50 harribitxi’ urteko programarekin batera proiektatuko da aldi batez. Zortzi film luzek eta bi film dokumental laburrek osatzen dute zikloa; haietan, hiri-mapak aurkituko ditugu, egunerokoak eta ezezagunak, eta laguntza emango digute beste hiri bat eratzeko, norberarena, bizileku izan nahi genukeena edo izan nahi ez genukeena. Oskar Alegria zinemagilea izan da filmak hautatu dituena. Gaur arratsaldean abiatuko da Forever pelikularen proiekzioarekin.
Deskargatu hemen.