Gaur bertan zabalduko dute aipatu Erakusketaren bigarren atala: bertan, besteak beste, Pop Arteko Andy Warhol eta Ray Linchestein, edo Txomin Badiola eta Cristina Iglesias ditugu. Bestalde, Alvaro Hilariok beste bi komentario egin ditu: bata, gaur eta bihar Bilbon ikusgai izango den “Pankreas” antzeslana, eta bestea Sestaoko Txirbilenearen urteurrena.
(guek ere, banpiroak garete: lehenengo pertsonan idatzitako saio bat) Arima lapurrak, munstro odolzaleak, ume-bahitzaileak eta deabruak omen gara. Baina egunekoek josi zituzten lege eta arauz haien orduak eta haien lurrak. Haiek jantzi ziren debekuz eta zigorrez, ez gu. Beraiek marraztu zituzten mugak eta altxatu zituzten hormak, eta gugandik babesteko zirela […]