“IZAR” Marie de Jongh konpainiaren ikuskizun berriaz Jokin Oregi zuzendariarekin

Izar antzezlanean izen bereko ume baten istorioa kontatuko dute Marie de Jongh konpainiako kideek oraingoan. Piano jole aparta da Izar eta artista arrakastatsua izateko bidean da. Hala ere, bizitzako gertakizun latz baten ondorioz, hankaz-gora jarriko da familiaren egoera. Bizitzak ematen dituen kolpeei aurre egin behar zaiela erakutsi nahi izan du Jokin Oregi zuzendariak eta horretarako, hitzik gabeko antzezlana prestatu du, familia guztiarentzako. Aktoreak maskaren atzean egongo dira, ikusleak hunkitzeko eta lan horretan, Iñaki Salvadorren musikak ere rol garrantzitsua izango du. Abenduaren 18an izango da estreinaldia Arriagan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Antioxidanteak (Usue Pérez-López)

ol. Abe 15 , 2017
Azken bolada honetan, hedabideetan zein lagunen arteko solasaldietan gero eta maizago entzuten ditugu antioxidatzaileei buruzko aipamenak. Konposatu berezi hauek izaki bizidunen defentsan daukaten eginkizun garrantzitsua eta gure osasunari dakarkioten onura etengabe goraipatzen dira solasaldi horietan. Baina hona zenbait galdera: zer dira antioxidatzaileak, zehazki esanda? Nola lan egiten dute gure barnean? […]

Honekin lotuak