Halaxe da, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zine zuzendariak izan ditugu Bilbo Hiria irratiaren estudioetan “80 egunean” filmaren estreinaldia dela eta. Estreinaldia bezperan izan zen, hain zuzen ere, eta biak pozarren azaldu dira ikusleek filmari eskainitako arreta onagatik eta dagoeneko jaso dituzten kritika onengatik. Eta gu geu ez gara harritzen, beraiekin izandako solasaldi honetan oso argi gelditu baitzaigu Jon eta Jose Mari, dibismo kutsu guztietatik urrun, zinema hezur-mamietaraino maite duten sortzaile gazteak direla. Zinema bere atal eta xehetasun guztietan maite dutenak, egia esan. Gai ausarta aukeratu dute lankidetza honetarako: 70 urte inguruko bi emakumeen arteko maitasuna. Sentimenduei buruzko istorio zirraragarri bat, sentimendu horien normalizazioa bilatzen duena. Filmaz hitz egiteaz gain, euskal zinemaz ere jardun dugu bi lagun hauekin.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.