Iñigo Cabacasen heriotzaren epaiketaren harira kontzentrazioak eta gaubela deitu dituzte

Iñigo Cabacasen heriotzaren epaiketa hasiko da astelehenean, urriaren 15ean.  Bere heriotzatik sei urte eta erdi pasa direnean, 6 ertzain izango dira akusatuen aulkian, agindua eman zuen ertzaina ez, ordea. Orain arteko bidea luzea izan da.  Urte hauetan ekimen eta hitzaldi mordoa egin dituzte senitarteko eta lagunek, eta jendearengana hurbildu dute Iñigoren kasua.  Hainbat esparrutatik jaso dute babesa; honen adierazle da urriaren 29an aurkeztu zuten manifestua. Bertan lau eskari nagusi egin zituzten; Egiaren aitortza, Justizia, Familiak kalte ordaina jasotzea eta gertatutakoa berriz ez gertatzeko bermea.   Jende askok sinatu du manifestua, beraien artean Fermin Muguruza, Aiora Renteria, Itziar Ituño… Iñigo Cabacasen familia eta lagunek kontzentrazioa eta gaubela deitu dituzte iganderako, epaitegi parean. Gurekin dugu Eneritz Zabala, Iñigo Cabacasen familia eta lagunen bozeramailea.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Minerva aldizkariaren bigarren zenbakiak idazlea eta futbolaria batu ditu

og. Urr 11 , 2018
Minerva aldizkariaren bigarren zenbakia gaur aurkeztuko dute Solokoetxen kokatuta dagoen Erredazkioan. Oraingo honetan, Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak “Idazlea futbolariari galdezka Ramon Saizarbitoria eta Asier Illarramendi solasean” erreportajea idatzi eta Josune Urrutia artistak testuari ilustrazioak gehitu dizkio. Azken hau izan da gurean, Ramon Saizarbitoriak Asier Illarramendiri eginiko elkarrizketaren nondik […]

Honekin lotuak