BERBAZ: Juncal Altzugarai, konekta gaitezen zoru pelbikoarekin!

Pausaldian dabil. Esate bat da hori, ume biren amarentzat, fisioterapia eta osteopatia kontsultan (“neure erara osatzen laguntzen dut, modu heterodoxoan, jakintza, esperientzia eta intuizioa uztartuz. Titulu askodun mediku ugarik ez daki jendea tratatzen, eta hori ezinbestekoa da inori laguntzean. Iruzurra ere ugari arlo honetan, sufrimenduak diru asko ematen baitu”) ere ari bait da Gordexolan, eta Aupa elkartean, autonomoen eskubideen defentsan. Aktore gisa eta Mushkum musika taldean ere ibili izan da oraintsu arte, eta Abant Gordexola taldean zinegotzi (sarri etsigarri, bai, baina asko ikasi dut!) 8 urtean. Horiek zereginok utzi barri, arnasa hartzen orain nolabait, ekintza horrenbeste maite duen emakumea.

Duela urte batzuk galdera etorri zitzaion, “haurdunaldia eta gero, emakumeok zer?” eta jabetu ezer gutxi zegoela euskaraz ez eta euskaraz horren inguruan idatzita. Ikertu, sakondu, eta bidetxoa zabaldu du. “Mi suelo pélvico” autoedizio moduan atera zuten eta, ustekabean, laster agortu zela jakin; hainbat hitzaldi eta ikastaro ematen izan da urteotan, eta hainbati lagundu, zoru pelbikoaren garrantziaz jabetzen (“euskal herritarrok, konekta gaitezen zoru pelbikoarekin! Ekin autoesploratzeari, plazerretik”) eta norberaren energi sexualaren, bizi-energiaren muina den hori sendotzen. Urriaren 19an eta 26an, hitzaldi bana du ematekoa Bilboko Inédito aretoan. Sakondu nahi?

Kantak:

Gauza perfektuak (Rafa Rueda; Zaharregia, txikiegia, agian)

Basamortuan (Mushkum)

Erreferentziak:

Mi suelo pélvico (Juncal Altzugarai)

La rueda de la vida (Elisabeth Kübler-Ross)

AUPA autonomoen elkartea: infoaupaeuskadi@gmail.com

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 106: Osteoporosiaren prebentzioa (Jon Irazusta Astiazaran)

og. Urr 3 , 2019
Jakina denez, osteoporosia hezurrei eragiten dien gaixotasuna dugu. Gaixotasun honetan hezurretako ehunetan gabezia larriak gertatzen dira. Ondorioz, hezurra ohi baino hauskorrago bihurtzen da, eta aurrerantzean erresistentzia gutxiago izango du. Hori dela eta, ohikoa izaten da gaixoek traumatismoak, frakturak eta mikrofakturak izatea. Baina zientzialariek berrikitan erakutsi dutenez, gaixotasun honen prebentzioa gaztetatik egin daiteke, jarduera fisiko […]

Honekin lotuak