ZIENTZIALARI 106: Osteoporosiaren prebentzioa (Jon Irazusta Astiazaran)

Jakina denez, osteoporosia hezurrei eragiten dien gaixotasuna dugu. Gaixotasun honetan hezurretako ehunetan gabezia larriak gertatzen dira. Ondorioz, hezurra ohi baino hauskorrago bihurtzen da, eta aurrerantzean erresistentzia gutxiago izango du. Hori dela eta, ohikoa izaten da gaixoek traumatismoak, frakturak eta mikrofakturak izatea. Baina zientzialariek berrikitan erakutsi dutenez, gaixotasun honen prebentzioa gaztetatik egin daiteke, jarduera fisiko eta dieta egokiak eginez gero. Horretaz mintzatuko zaigu Jon Irazusta zientzialaria gaurko saioan.

Jon Irazusta Astiazaran UPV/EHUko Odontologia eta Medikuntza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da, eta Fisiologiako katedraduna er bada. Fisiologia biologiako alorra da, eta honek bizidunen funtzioak, ehunak eta organoak ditu aztergai. Honen baitan garatzen du bere lana Jon Irazustak. Eta, besteak beste, jarduera fisikoak gure gorputzean dituen eraginak aztertu izan ditu. Esaterako, haur, heldu eta kirolariengan ariketa fisikoak zer-nolako onurak dituen aztertzeko saio ugari egin du. Baina, irakaslea eta ikertzailea izateaz gainera, dibulgatzailea ere bada Jon. Hamaika hitzaldi eta artikulu idatzi ditu honen bueltan. (Argazkia: Nicepik).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Langile Autodefentsa Sarea jaio da

og. Urr 3 , 2019
Langile Autodefentsa Sarea sortu berri dute Bilbon “Borroka elkartasunean antolatzeko tresna kolektibo” modura aurkeztu dute sare berria. Asier eta Emilia batu zaizkigu irratira. Hala, azaldu dute “langileriaren interesetan aurrera egitea” dutela helburu, “haren autonomiatik abiatuta eta antolakuntzaren bitartez klase kontzientzia handitzeko”, izan ere langile kontzientzia galdu dela azpimarratu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191002_LangileenAtodefentsaSarea.mp3 […]

Honekin lotuak