Irailaren 26 eta 27an, 29 eta 30ean Gigi Mundiala topaketak burutuko dira Bilboko zabalgune merkatuan. Gune Irekia teknologia sozialari buruzko Munduko Topaketa izango da. Gune Irekia edo Open Space Tecnology (OST) talde handien bilerak egiteko metodologia bat da. Metodologia hori 80ko hamarkadan hasi zen garatzen, Harrison Owenek ikusi zuenean kongresu […]
Eleder Aurtenetxe
Azukrerik gabeko postreek zelan egin? Zer prestatu dezakegu ospakizunetarako, ekologiko, barazkijale edo begano egin nahi izatekotan? Tailer bana antolatu dutte Sustraiak Catering-ekoek, Hika Ateneon, abenduaren 1 eta 15erako. Garbi etorri zaigu azalpenak ematen, berri politak oparitzen dituenaren argitasunaz. Hazte aldian direla, berbizte bat, esan dezakegu, 2014an irratian izan genituenetik, gora-behera […]
San Frantzisko auzora mudatu zen orain 4 urte Otxarkoagatik. Bilbo izanik dena, bertan mundu diferenteak direla etorri zaigu gaia. Eta azkenean, umezaroko auzoak zelako indarra duen edonoren bizitzan, nola izaten dugun gure aldi osoan etxe, txikitan jolastu garen lurraldea, lagunak, jolasak, jaiak. Umezaroa, ai, ai, ai! Talde jolas autonomoa eta […]
Digitalizazio prozesuaz hitz egiten du berak, kontu bizia delako, guztiongan eragiten du eta gugan dago prozesu horretan eragitea. Azken urteotan hor du arreta jarria, besteak beste, feminismotik digitalizazio prozesu horretako kapitalismoari aurre egin nahian. Ordenagailuen parekako loturen sare dezentralizatutik, zerbitzari erraldoiz beetetako etxaldeetatiko “hodeira” pasa omen gara azken hamabost urteetan, […]
Esne-berbaz barik egiazkoakaz ei dator, “umeak, zoroak edo mozkortuak legez”. “Eskeptikrata”. Sinple, jakintza iturri oparoa, emari luzekoa. Hiru istorio kontatu dizkigu, egunotako covid-19ko giro pisua arinduz, argiz eta umorez, laurogeitatsu urteko Mexikotik euskaldun etorritako ume huraxek. Tentsioa askatu eta barre ere egin dugu. Eta oinarrizko ideia batzuk gogoratu. Beroa, ohea, […]
2010an ibilbidea eten eta ausart aurrera jauzi egin zuen Asierrek. Urtetan ingeniari agronomo moduan lanean (“mertzenario”) eta, gero eta gogotsuago geobiologian zebilela, GeoBioTek enpresari ekin zion. Etxearen/tokiaren osasuna aztertzen dabe diseinu alditik eta orekatzen laguntzen (“lanez gainezka gabiltza, ahoz aho zabaltzen dute gure berri, emaitzak argiak direlako”). Aitzinako jakituria itzela […]
“Arnastea bezain beharrezkoa”, esan ohi dugu. Eta, Jaiotzean, normalean, primeran egiten dugu, inork ez digu irakatsi behar, sartu egiten zaigu airea, barruraino, eta barriro kanpora doa. Etengabe. Jaiotzen garenetik, hil arte. Eta gehiago ere bada hatsa: ipar-orratza, sismografoa, norbere izatearen agerkaria. Baina, zer gertatu zaigu, hainbat eta hainbat lagunek, ganoraz […]
Hirugarren urtez Uztailaren 13an DononaDonea alter jaialdia antolatu dute Mundakan. Eleder Aurtenetxe irratiko lagunak jaialdi honen xehetasunak ekarri dizkigu . DanonaDoneak, zulo irekiaizeneko ereduarekin esperimentatzen du. Eredu horrek sormen kolektiboa eta bat-batekotasuna,nahastea, sorpresa eta denon parte hartzea bultzatzen du. Aurten bizi dugun egoera dela eta agian zentzu gehiago hartu du […]
Patxadaz bizi dela ematen du. Guraso gernikarrengandik ngandik gerra ostetxuko Bilbon sortua, mugitua izan da Itziarren bizimodua. Umezaroan (“Erribera kalean sortua eta hantxe bizi gaur egun be”) etxe ondoko Areatza zuen jolastoki. Batxillergoa institutuan, gazte denboran neska-mutilak lagun-taldean (antzerkia, mendi-taldea,…) eta giro sozio-politikoa pil-pilean. 60. hamarkadako bukaeran, zuzenbide ikasketei ekin […]
Njombe Tanzania hego-mendebaldeko mendialdeko hiriburua da, 2000 m ingurutan. Han dabil Unai, ia urtebete jada, Leire lagunak zabaldutako bideari jarraituta, SHIPO izeneko GKEan lanean. Asko ikasten ari da, gainera, oinarrizko beharrizanei erantzuteko makina eta mekanismo sinpleak asmatzen eta sortzen luzaroko esperientzia dutenengandik, bai teknologia sinpleok sortzeko prozesuei buruz, bai ekoiztutako […]