Atopia rol jokoa eta liburua aurkeztu dute

Euskarazko rol joko baten proposamenak irabazi zuen iaz Durangoko Azokako Sormen Beka. Urtebete igaro da eta gaur aurkeztu dute Atopia rol jokoa.Urtebeteko epea eta 15.000 euroko beka izan du lantaldeak euskarazko lehenengo rol joko hori egikaritzeko, eta aurtengo Durangoko Azokan aurkeztu dute. Behar denak asetzeko, askotariko lantalde bat osatu behar izan dute, ilustratzaileak, idazleak eta kontalariak harremanetan jarrita. Manifestu Dodoista batekin abiatu dute aurkezpena, bertan azpimarratuz Manifestu dodoista fikzioa dela. Atopia RPG rol joko bat da eta, aldi berean, liburu bat. Horretan, askotariko istorioak, ipuinak eta ilustrazioak aurki daitezke, den-denak Euskal Herri alternatibo batean oinarrituta.

Deskartu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Atopia RPG nola jokatu ikasi dugu #54DA

lr. Abe 7 , 2019
AtopiaRPG rol joko dodoista nola demontre jokatzen den ikasi dugu Txabi Landabidearekin, ondoren entzungo duzuen tutorial antzekoari esker. Hala ere, benetako partida bat ikusi nahi baduzue, gaur arratsean izango duzue aukera Kabi@ gunean. Ekin jokoari! https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191207Durango-atopianolajokatu.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak