“Gernikaren egiak” liburua eta dokumentala eztabaidarako eta gogoetarako lana

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea GITE erakundeak plazaratutako Gernikaren egiak apirilean aurkeztu zuten eta gaurkoan ere Durangoko azokan aurkeztu dute. 1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an mundu mailako historialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hurari  buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarrituriko errelatoa salatzera etorri ziren, Gernika Batzordeak antolaturiko ekimenean. Lanaren bigarren atala ere aurkeztuko dute Irudienean, Gernikaren egiak dokumentala. Proiektu horretatik eratorritako bigarren hanka, ikus-entzunezko dokumentala. Lan honetan ezezagunagoak diren gertera historikoetan jarri dute arreta, emakumearen ahotsa lehenetsiz, eta herri mugimenduaren paperaren inguruko hausnarketa egin dute. Horretarako, hamabost bat lagun elkarrizketatu dituzte, Gernika-Lumoko orotariko ahotsak. Ikus-entzunezkoaren helburua, halaber, eztabaidarako eta gogoetarako tresna izatea da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, 30 urte Irrigintzan

az. Abe 6 , 2017
Pirritx Porrotx eta Marimots pailazoak 30 urteko ibilbidearen inguruan mintzatu dira gaur Durangoko azokan. Areto Nagusia txiki geratu da pailazoen hitzak entzuteko. Jose Mari Agirretxerekin berba egiteko aukera izan dugu. 30 urteetan bizitako abenturak eta bizipenak partekatu dituzte, bide batez, azken uzta aurkeztuko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2017/durangokoazoka/171205_JoseMariaAgirretxe.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak