Odolak gure gorputzean duen funtzioaz mintzatu gara Oier Gorosabalen. Gorputz harrigarria dugu benetan: hortaz jabetzeko, odolak nola elikatzen gaituen ikusi baino ez dugu. Arterien eta zainen irudi anatomikoak zuhaitz bat ekartzen du gogora: bihotzetik irten bezain laster, odol hodi handiak adarkatzen hasten dira, eta tutu meheagoetan gorputz atal guzti-guztietara heltzen dira. Zuhaitzaren adarrik txikienak ileak bezain meheak dira eta elikagaiak azken zelularaino eramaten dituzte. Zirkulazioaren egoerak markatzen du pertsona baten benetako adina horregatik, gaurkoan, fisioterapiaren bitartez zirkulazioa nola hobe dezakegun azalduko digu.
Deskargatu hemen.