MUSIBLA #56: Ruper Ordorika, Jeff Tweedy, Olatz Salvador, Sharon Van Etten, Joseba Irazoki, Jonathan Wilson

Gaurko saioan Ruper Ordorikaren azken diskoarekin abiatuko gara, Bakarka izenarekin kaleratu duen azken disko honetan bere abestirik gogoangarrienetako batzuen bertsio akustikoa eskaintzen digu Ruperrek, doi eta dotore. Segidan,Wilco taldeko buru izan den Jeff Tweedy-ren azken diskotik (Warm) pare bat abesti –. Olatz Salvador donostiarrak Zintzilik izena jarri dio bakarka atera duen lehenbiziko diskoari. Sintetizadoreen pisua sumatzen da lan txinpartatsu honetan. Sharon Van Etten-ek Remind me tomorrow diskoa kaleratu berri du eta bertatik pieza pare bat hautatu ditugu. Bukatzeko, Joseba Irazoki eta Lagunak Zu al zara? euren azken diskoa eta Jonathan Wilson-en Rare Birds. (Argazkia: Lorena Otero).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zinegoak jaialdia "Lumaz harro", zinemaren bitartez mundua aldatzeko asmoz

ar. Ots 5 , 2019
Zinegoakeko 16. edizioak egitura berria, arte eszenikoen bultzada eta 140 jarduera baino gehiago izango ditu Jaialdiak hiru kategoria izango ditu Sail Ofizialean: FIK, DOK eta KRAK. Egoitza nagusiak Bilborock, Golem eta BilbaoArte izango dira. Sexu aniztasunarekin lotutako hainbat gai landuko dira: intersexualitatea, LGTBI+ pertsona nagusien ikusgarritasuna eta pertsona errefuxiatuek bizi […]

Honekin lotuak