Endometriosia emakumezko askok paiatzen duten gaitz ginekologikoa da. Emakumezkoei soilik eragiten die, izan ere, gaixotasun honetan uteroa inguratzen duen ehuna, endometrioa, uterotik kanpo agertzen da. Endometriosia zerk eragiten duen ez dago oraindik argi, hipotesiak besterik ez daude. Ondorio nagusiak, baina, antzutasuna eta mina dira. Endometriosiak eragindako mina arintzeko fisioterapiaren eragina […]
Fisioterapia
Giltzadurez aritu gara gaurkoan Oier Gorosabelekin; gaurkoan aldaka edo mokorra izan dugu ardatz. Aldakak eragiten duen arazo nagusia desgastea izaten da eta ingletako mina izaten da sintoma nagusi edo bereizgarriena. Gorosabelek azaldu digu arazo horren arrazoi nagusia mekanika izaten dela; hau da, gorputzeko pixu asko aguantatzen badu, desgastea handiagoa izango […]
Gure gizarteak zahartzaroari beldur handia dio eta bizitzaren heren bat zaharrak izango gara, horregatik gaurkoan gai honen inguruan hausnartu dugu Oier Gorosabelekin. Adindunak zaintzen dituen pertsonak oinarrizko ezagutza batzuk beharko lituzkeela dio; besteak beste, delegatzeko, laguntza eskatzeko eta laguntza onartzeko gaitasuna (izan ere, gehienok ez gara superheroiak). Zera gehitu digu: […]
Musika tresnak ahal bezain erosoak izateko diseinatuta daude, noski, baina lehentasuna soinuaren edertasunari ematen zaio. Horregatik, normaltzat hartu behar dugu postura bera denbora askoan mantenduz gero mina agertzea. Beste aktibitate askotan ere horrela gertatzen da: tornuan, idazmakinan edo josten aritzen den jendea, esate baterako, musikarien kasu berean egongo litzateke. Arazoari […]
Hazkunde prozesuan, sarri ikusten da gaztetxoen artean hanka puntetan ibiltzeko joera. Hori izan dugu hizpide Oier Gorosabelekin. Gehienetan ibilkera berez normaltzen den arren, kasu batzuetan arazoak etor daitezke: oinez ondo ibili ezina, mina bernetan, zutik egon ezina edo bizkarreko min eta desorekak, esate baterako. Egoera horri soluzioa emateko tratamendu desberdinak […]
Gaurkoan gerri minen inguruen berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin izan ere ohikoa den mina da. Pelbisean bat egiten duten gerri eta izterrek gure grabitate-zentroa osatzen dute. Bertako muskuluak gorputzeko indartsuenak dira, adibidez aurreko batean aipatutako pubis osteopatian nahastuta daudenak, eta gehienak Ormaiztegiko txakurrarena egiten dute, “jo eta pasa” alegia: […]
Oreka bilatzearen inguruan berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutaren tartean. Posiblea da “oreka aurkitzea” da? bizkarra ez zuzenegi, ez konkortuegi; muskuluak ez gogorregi, ez bigunegi; gorputzaren simetria perfektua… Egoera hori aurkitu nahi eta ezinak, batzuetan, antsietatea sortzen du, askotan osagileok elikatuta: arazoa ulertu nahian muskulu, faszia edo energia desorekak aipatzen […]
Denboraldiko akabuko KIROL ESKIROL egin dugu, eta hamaika kirol aztertu eta gero, LESIOAK ditugu zain, kirol-aje ozpina. Oier Gorosabel fisioterapeuta bisitatu dugu eta Ibai Zabala pilotari ohiak gorputzaren des-orekak aztertu ditu. Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, Euskal Herria Kirola elkartearen eskutik Markel Fernandez atletaren 400 metroko proban lortutako errekorra eta, […]
Adinean gora joan eta kirolean ezin diogu guru gorputzari errendimendu berdina eskatu, hauxe izan da Oier Gorosabel fisioterapeutak ekarri digun gaia. Egoera gainditzeko ezinbestekoa da adin eta egoera fisiko berriak onartzea. Kirola zure ahalmenetara egokitzen baduzu, gorputzaren arauak errespetatzen badituzu (beroketak, luzaketak, atseden denborak), zure adinerako moduko marka eta denboretan […]
Eskua igeltsuan sartuta izan du Oier Gorosabelek duela gutxi, hezurra apurtu eta sendatzeko prozesua azaldu digu. Hori dela eta, traumatologia eta ortopedia arloetan sakontzeko aukera izan dugu, gure burua ahal denik eta ongien sendatze aldera. Izan ere, askotan frogatu dugunez, ez dago osasun arazoa norberak izatea baino hoberik horretan espezialista […]