Aurten ere indartsu dator M8a

Badator martxoaren 8a, emakume langilearen nazioarteko eguna, horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira datozen egunetarako Bilbon. Bertako ekintzaile feminista den Leire Grovenekin jarri gara harremanetan egun hauetako agendari buruzko informazio gehiago jasotzeko. Aurtengo  martxoaren 8a dela eta, 4 egunetako mobilizazioak egingo dituzte Bilboko mugimendu feministak. Ostegunean, martxoaren 5ean, 19.00etan hasiko dira Justizia Jauregiaren aurrean ekintza bat eginez. Igandean  egun osoan zehar Bilboko kaleak hartuko dituzte, «borroka egun bat delako eta feminismoa antolatua dagoela nabarmentzeko». Mobilizazio nagusia 13.00etan izango da Jesusen Bihotzetik.Bilboko Mugimendu Feministako kideek Feminismoan emakumeen autoantolaketaren beharra azpimarratu dute.

deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Memoria historikoaren gordailua Larrabetzun

az. Mar 4 , 2020
Larrabetzuko Anguleri Kultur Etxean interpretazio zentro bat estreinatu dute, Memoriaren Espazioa izenarekin. Larrabetzu Burdin Hesiaren alboan kokatuta dago, zehazki bertatik apurtu zuten faxistek defentsa lerroa. Historiaren une horretako hainbat oroimen aurkitu daitezke bertan. Memoria historikoa gordetzeko nahiarekin 2017an hasi zen proiektua eta otsailean ireki ditu ateak. Gai honen inguruan sakontzeko […]

Honekin lotuak