Musikherria proiektua duela urte bete sortu zen. Diskoetxe bat baino gehiago leloarekin hasi ziren lanean, musika kaleratu ez ezik, herri mugimendua, gizarte eragile bihurtu nahian. Lehendabiziko urtea igarota gaur billbo hiria irratira gonbidatu ditugu egindako lanaz hitz egiteko.
Urte bukaeran Markeliñe antzerki konpainiak Txintxarra eta iñurria antzezlana estreinatu zuen. La Fontaine fabula baten oinarritua dago antzezlana,gaztetxoi zuzendutako laugarren montajea da hau, 20 urte darama Zornotzako taldeak martxan. Jon kepa izan da gurean.
My Jok plataforma artistikoa (argazkian) gonbidatu dugu gurera, Maina eta Jokin dira My jok osatzen duten artistak. Plataforma artistiko moduan aurkezten dute berain burua, moda antzerkia, ikus-entzuneskoak eta beste hainbat arte adierazpen lantzen dituzte.
Betiko atalak gomendio eta proposamenak eta Jonh Trollope irrati nobelaren atal berria, Argentinan abandonatuta. Saioa deskargatu HEMEN.