Aste honetan ARGIA astekariak 2500. zenbakia atera du eta, astero bezala, bertako eduki batzuk nabarmendu dizkigu erredakzio taldeko kide batek. Gaurkoan, gainera, Lander Arbelaitz kazetariak hartu dio erreleboa Unai Breari ARGIAren erredakzioan, Bilbo Hiriari astekariaren edukiak komentatzeko zereginean, eta gurean Isabel Isazelaiak hartu dio Xabier Monasteriori. Azalean, finantza etikoen inguruko erreportajea dator, Lander Arretxeak idatzia. Elkarrizketan, sortzez Bilbotarra den baina 10 urte zituenetik Lakabe herri okupatuan bizi den Arkaitz Leon Muela ageri da, bertako bizimoduaz eta bertatik bultzatu duten (H)uts argitaletxeaz mintzo. Amaitzeko, kirol apustuetan dauden azpijokoen inguruko erreportajea aipatu digu Arbelaitzek.
Deskargatu hemen.