Ze eingu udan : Basondo, Bizkaiko ibilbide laburrak eta Zetazeoen behaketa Bizkaiko golkoan

Hamaika aukera ditugu bertatik bertara oporrez gozatzeko, gure irratiko leihoa ireki, Arnasa hartu eta gertukoari erreparatuko diogu. Lehenengo geldialdia Basondon egin dugu. Kortezubin egingo dugu Basondon.Ez da zoologiko bat,  mehatxatutako basa-faunaren babeslekua baizik. Sua Argitaletxeak, “53 rutas por senderos PR de Bizkaia” argitaratu berri du, herrialdeko altxor naturalak ezagutzeko gida. Aukera paregabea gertuko parajeak ezagutzeko. Hektor Ortegak lagunduko digu liburu ezagutzen. Bizkaiko PR (ibilbide laburrak) ibilbide homologatu guztien gidaliburua da “53 rutas por senderos PR de Bizkaia”. Saio itsasoan bukatu dugu, gure urak biodibertsitatean oso aberatsak dira. Bizkaiko Golkoak bere distira guztia erakusten digu eta irudi eta bizipen ahaztezinak oparitzen dizkigu, zetazeoen behaketa egin dezakegu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sader lantegiak isurtzen duen kiratsa jasanezina gaur Zorrotzan

al. Uzt 6 , 2020
Gaurkoan Zorrotza auzora joan gara, bertan kokatuta dagoen Sader enpresaren isurketa jasanezina salatu dute. Aitor Marin Zorrotz Morrotz aldizkariko kideak kontatu digu. Hondakin arriskutsuen tratamendua eta ongarrien fabrikazioa du Sader lantegiak 2008tik Zorrotzan egiten duena; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren baimenarekin. Eta Saderren lanak badu, bai, ondoriorik Zorrotzan bertan zein inguruko […]

Honekin lotuak