Bihar hasiko da Ondarroan Marabilli festibalaren hirugarren edizioa. Aitzol Aramaio zenaren omenez sortutako ekimen honek aurten hiru egunez era guztietako sorkuntza adierazpideak aurkituko ditugu topaketa honen egitarau zabalean. Festibala “zerbait bizia da” Kirmen Uriberen esanetan, bertan 16 urtetik 80 urtera arteko gazte, heldu eta zaharrek esku hartuko dutelako. Albertok eta Kirmenek ondarrutarrez kontatu digunez, hainbat lekutan, Piztiak taldeak, hainbat kolaboraziorekin (Gorka Urbizu, Aiora, Gari, Petti…) egindako kantuak zein bideoak erakusten digute jende mordoak parte hartu duela, festibalaren lagin edo aurrerapen txiki moduan. Bertan, Montxo Armendariz, Joseba Sarrionandia, Pepe Múgica, Elena Irureta, Uxue Alberdi, Eider Rodriguez, Asier Altuna, Koldo Almandoz, Manuel Rivas, Ramon Ibarra, Anari, Porrotx, We Are Standard, Gatibu, La M.O.D.A… Herriko talde eta sortzaile asko izango ditugu Manuelistak taldearen ekimen honetan.
Deskargatu hemen.