2.500 atleta inguruk hitzordua dute igandean, azaroaren 27an, Santurtzitik Bilbora Nazioarteko Lasterketaren 34. edizioan parte hartzeko. Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak, Danel Bringas Santurtziko Kiroletako zinegotziak eta Oscar Álvarez lasterketaren antolatzailea den Santurtziko Atletismo Klubeko zuzendariak lasterketaren aurkezpena egin dute. Lasterketa honek, aurreko 33 edizioetan bezala, Santurtzitik abiatzen ziren sardina-saltzaileek egiten zuten bidea gogora ekartzen digu. Nabarmendu behar da proba herrikoia dela. Bestalde, Danel Bringas zinegotziak azpimarratu duenez “lasterketa honen ezaugarriak kiroltasuna eta herrikoia izatea izan dira betidanik eta urteak joan arren, hala izaten jarraitzen du”. Lasterketa 11:00etan abiatuko da Santurtziko Mikel Trueba kiroldegitik eta amaitu, Pio Baroja plazan, Uribitarte pasealekuan, Bilboko Udaletxearen aurrez aurre, amaituko da. 14 kilometroko ibilbidean, atletek ezkerraldeko udalerri batzuk zeharkatuko dituzte, hala nola Portugalete, Sestao eta Barakaldo. Izena Mikel Trueba kiroldegian eman ahal izango da probaren egunaren bezperara arte, eta sarean izena online ematen dutenek Mikel Trueba kiroldegian jaso ahal izango dituzte dortsalak, azaroaren 24an, 25ean eta 26an, 18:00etatik 21:00etara, eta azaroaren 27an bertan, proba baino ordubete lehenago.
Deskargatu hemen.