Zientziaren izarrak Emakumeak, itzaletik argira liburua hizpide

“Zientziaren izarrak” Emakumeak, itzaletik argira liburua izan dugu hizpide Egoitz Etxebeste Adurizekin. Zientziaren 19 izar dira liburu honetako protagonistak, benetako izarrak izan arren itzalean gelditu zirenak. Bidea urratu zuten 19 zientzialari, guztiak emakumeak. Itzaletik argira. Elhuyar aldizkariaren “Istorioak” atalean argitaratutako istorioak dira. Liburuan haien bizitza eta gizartea nolakoa zen ere erakusten digu egileak. Istorioen bilduma berri honek emakumeengan jarri du begirada, eta emakume aitzindari eta borrokalariei ahotsa eman die. Istorioak Manu Ortega marrazkilariaren marrazkiez horniturik datoz.

Deskargatu  hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Kalakan, Jagger-Grohl, U-Roy, Danny Ray, Mary Wilson, Imanol Ubeda

al. Api 19 , 2021
Dozena bat urte daramate Kalakanekoek Euskal Herriko herri musika berreskuratzen eta txukuntzen. Artizar euren disko berrian unibertso zabalago bat eskaintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen musikari. Entzun ditugun kantuak: Mendian zein den eder, Ama Euskal Herri eta O Fortuna. Pandemia dela eta, Mick Jagger-ek eta Foo Fighters-en bateria jole Dave […]

Honekin lotuak