Juan Calvo Ertzaintzaren komisarian hil zutela 30 urte bete direnean Argia Astekarian gertatukoa ikertu eta errepasoa egin dute. 1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo Azabal hil zuten Arkauteko komisarian, Gasteizen. Gorpuak biolentzia arrastoak zituen, eta gasa zerion ahotik. 1995ean zortzi ertzain zigortu zituzten zuhurtzia-gabekeria delituagatik, inork ez zuen lanpostua galdu ez espetxea zapaldu, inor ez zuten kondenatu tratu txar edo torturengatik. 30 urte betetzear direla, ARGIAk kasuaren inguruko informazio berriak lortu ditu. Bestetik ere Ibil Bedi taldeari eginiko elkarrizketa irakur dezakegu.
Deskargatu hemen.