Azken urteotan Auzo Garaietako egutegian gorriz nabarmendutako hitzordua itzuliko da hilaren 11n: Gau Irekia. Aurtengoa, gainera, 10. edizioa da, eta guztira 65 proposamen izango dira, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala inguruko 45 espaziotan banatuta. Auzo Garaietako kultur aberastasuna ospatzeko eguna izango da, testuinguruko hainbat gizarte eta kultur eragileren parte hartzearen bitartez kolektiboki eratutako programaz gozatzekoa: tokiko eragileen lana ezagutu eta normalean ibiltzen ez garen espazio eta txokoetan, alegia, elkarteen bulegoetan, artisten tailerretan edo dendetan murgiltzeko aukera paregabea.
Deskargatu hemen.