Gabonetan euskaraz gozatzeko hamaika proposamen ditu Gazteolak

Gazteolak prest ditu Gabonetako egonaldi bereziak, etxeko txiki eta gaztetxoei euskaraz dibertitzeko, ondo pasatzeko eta bide batez, ikasteko aukera bat izan dezaten. Horregatik, eta egoerak uzten badigu GABONETAKO KANPUS bereziak antolatu dituzte. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei “Euskaraz jolasean” tailerra eskaintzen diegu, oporraldiko goizak era dibertigarrian emateko osagai guztiekin eta euskara hutsez: jolasak, kantuak, eskulanak, tailerra. 12tik 16 urtera bitartekoek ere badute aukera euskara lantzen jarraitzeko, ondo pasatzen duten bitartean gure “euskara eskolan”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #149: Liher, Pasadena, Bi Zaldi, Faye Webster, Hegazkin, Ezpalak

og. Abe 9 , 2021
Indartsu emango diogu hasiera gaurko saioari Liher taldearen eskutik. Eta Hutsa Zen Helmuga euren azken diskoak sobera du energia, energia ondo bideratua, esanahiduna, zurrunbilo batek bezala irentsi eta eramaten zaituena. Donostiatik Gasteizera goaz. Pertsonalitate handiko bi musikari bildu dira Pasadena izeneko proiektuan, Libe Garcia eta Jon Basaguren. Izaki Gardenak taldean […]

Honekin lotuak