Ume jaioberrien kolikoak fisioterapiaren bitartez

Koliko edo tripako minak jaioberrien arazo arrunta dira. Berez gauza larria ez den arren, txiki batzuk ,eta batez ere haien gurasoek,  estualdi politak pasatzen dituzte negarraldien kontura. Kolikoak beti ordu bertsuetan gertatzen dira (janaria hestearen parte konfliktibora ailegatzen denean, eskuarki) eta umea bat-batean esnatzen da negarrez. Funtsean, ume txikien kolikoek digestio hodiaren kalibrearekin zerikusia dute. Pertsona guztien modura, haurrek gasa sortzen dute digestio prozesuan: baina haien hestetxoak estuak direnez, batzuetan leku arazoak dituzte eta gorotzek gasaren bidea oztopa dezakete. Halakoetan, hestea puztu egingo da, eta honek mina eta egonezina sor ditzake bere elastikotasunaren mugara heltzen denean; minak kolikoak buxadura libratu arte iraungo du. Esandako moduan, hau tarteka gertatzea normaltzat hartu behar dugu eta umea koskortu ahala desagertu ohi da, digestio hodien kalibrea handituz doan neurrian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IREKI GAIOLA: Diego Bernal, Antía Pérez-Caramés e Isidro Dubert

og. Urt 13 , 2022
Viaxar, mudar, emigrar, xunto ao escritor Diego Bernal viaxamos da Corunha, a Lisboa, Rio de Jainero e Madrid. Diferentes países unidos polas aulas en galego. E para seguir falando de migracións e demografía no programa de hoxe teremos a Antía Pérez-Caramés e Isidro Dubert, autoras do libro Invasión migratoria y […]

Honekin lotuak